Euskal mitologiaren liburuak
Draco Somniumen helburu nagusia euskal mitologia berrasmatzea da, belaunaldi berriek gure mitoetan interesa izan dezaten, eta haien aberastasun guztia aurki dezaten… Zeinen polita izango litzatekeen nerabeek Mariren posterrekin estaltzea euren karpetak, eta Gauekoren eleberria irakurtzeko gogoz heltzea etxera, ezta? Horretara hurbiltzeko, gaur egungo eta hainbat kulturatako elementuak euskal kulturarekin uztartuz, lan berritzaileak sortu ditugu.
Jarraian, guk geuk argitaratutako euskal mitologiaren liburu batzuk ezagutuko dituzu, baita horiek sortzeko erabilitako iturri bisuala ere.
1. Donald Navas Zeledonen Gaueko. Tu sombra, mi reflejo.
Beldurrezko eleberri honetan, konturatuko zara Gaueko uste baino askoz hurbilago dagoela… hainbeste, non ez baikara konturatzen noiz uzten diogun sartzen. Donaldek zeharo berrasmatu du
2. Euskal Mandalak
Mandalak margotzeko liburu guztiek ideia beraren kopiak ziruditela ikusteaz nekatuta, Unaik argi ikusi zuen gure sinbolo eta mitoetan oinarritutakoa sortzeko unea zela. Horretarako, Barandiaranen ikerketetara zein
3. Tomas Hernandezen Euskal Grafia
Euskal ikonografiari buruzko libururik osatuena da: eremuko ikerketa garrantzitsuenetarikoak eta eredu harrigarriak erakusten ditu. Asko disko-formako hilarrietan aurkitutako grabatu zaharretatik datoz. Euskal mandalaken giltzarria da.
4. H. P. Lovecraft. Ahaztutako ametsa
Bai, Lovecraftek ipuin labur bat idatzi zuen baskoi herriari buruz, eta bai, ausartu gara liburu interaktibo honetan zabaltzen. Barruan aurkituko duzu izu kosmikoaren funtsa, baskoi mitologia, historia eta baita asmakizunak ere. Lovecraftek amets egin zuen erromatarrak Pompelora iritsi zirenean, antzinako herriaren amorruarekin topo egingo zutela… Antzinako gaiztakeria deitu zion, baina ez dugu uste ongiarekin edo gaizkiarekin zerikusirik zuenik, baizik eta Ama Lurraren beraren boterearekin.
Ia ahaztu zait! Gazte literatura euskaraz sarreran euskal mitologiari buruzko beste liburu bat aurkituko duzu, oraingoan komiki moduan.
Ia ahaztu zait! Gazte literatura euskaraz sarreran, euskal mitologiari buruzko beste liburu bat aurkituko duzu, oraingoan, komiki formatuan.