GAUEKO. Tu sombra, mi reflejo
- GAIA: Euskal mitologia, izu eleberria, Nafarroako Pirinioak.
- ADINA: 16 urtetik gora.
- HIZKUNTZA: Gaztelania.
- Adimen artifizialik gabe sortua.
PRODUKTUA
Eleberri honetan, izua, thriller psikologikoa, euskal mitologia eta arlo soziala batu ditugu. “Road movie” atmosferaz gain, marrazki eta argazki ugari du. Istorio iluna eta gizatiarra da oso, erruaren, beldurraren eta askatasunaren mugak aztertzen baititu.
LABURPENA
Argia desagertu zenetik, Adrian burua altxatu ezinik dabil, eta youtuber gisa gainbehera doa. Izan ere, neska-lagun ohiari gertatutakoagatik errudun sentitzen da. Iraganari ihes egin nahian, Pirinioetara bidaiatuko du, baina… ez du inolako bakerik aurkituko bertan. Ahaztutako santutegiak, iluntasuneko xuxurlak eta antzinako madarikazioak sorgin-gurpilean murgilduko dute.
Errealitatearen eta amesgaiztoaren arteko muga desitxuratzen denean, benetako munstroa uste baino hurbilago dagoela uler dezakegu.
Unai Gonzalez: “Liburu honetan, diseinu-abilezia guztiak batu ditut: zinema-areto tetrikoko argazki-erakusketatik ibiltzea bezalakoa da, eta zirriborro-koaderno zaharra daramagu soinean… Horrelako eleberriarentzako atmosferarik paregabeena deritzot”.



FITXA TEKNIKOA
- Izenburua: Gaueko. Tu sombra, mi reflejo.
- Hizkunta: Gaztelania.
- ISBN: 978-84-127776-8-0.
- Prezioa: 16 €, BEZ barne.
- Egilea: Donald Navas Zeledon.
- Marrazkilaria: Unai Gonzalez Martinez.
- Formatua eta ezaugarriak: 210 x 150 mm. Azal biguna.
- Orrialdeak : 144.



