Draco Somnium argitaletxea

Draco manifestua

Unai eta Oihane.


Inoiz ibili al zara liburu-denda batetik arreta osoz? Liburu batzuk bizpalau astez baino ez dituzu apaletan ikusiko; gero, zeharo ahazten ditugu; beste batzuek, mugako lehiakortasuna dela eta, gehiago inbertitzen dute azaleko purpurinan edukian baino; eta, azkenik, badira argitaletxe batetik bestera ia-ia berdin klonatzen direnak ere, merkatuaren joera iragankorrak aprobetxatzeko itxaropen hutsez. Azken urteotan, argitaletxeon industria asko hazi da. Liburu gehiago egoteak zerbait positiboa dirudi, ezta? Tamalez, garesti aterako zaigu kultura hastapen ekonomikoekin elikatzea. Informazioz gainezka dagoen oihan honetan, zaila da bereiztea zer egin den maitasunez eta kalitatez, eta zer ez.

Amets ederraz gain, utopia txiki hau betetzeko nahikoa energia eta denbora dugu: liburuak ez dira zifra ekonomiko hutsak, klixe kulturalen menpekoak, objektu iraunkorrak baizik; artelanak dira, eta tokiko kulturaren balioa nabarmentzen dute. Sortzea, berritzea eta esperimentatzea gustatzen zaigu, baina ez dugu nahi gure lanak gutxiengo intelektualetara bakarrik iristea. Ez, argitalpenak bestelako publikoari ere helarazi nahi dizkiogu. -Eta, kapitalismoaren tranpetan erori gabe? -. Noski, jendeak merezi du: ikuspegi bakoitzaren alderdi ona destila, eta zentzuz merkatura dezakegu. Badakigu nola.
Bertakoa babestuz, bezeroak gertutasunez tratatuz, eta obra bakoitza altxorra bailitzan sortuz. Izan ere, hainbeste zuhaitz moztea eta tinta kantitate izugarria erabiltzea sakratua izan beharko litzateke.

Kantitate gutxiago eta geldoago, baina kalitate eta iraunkortasun handiagoz”.

Ikuspegia eta filosofia

Honako hauek dira lan berria argitaratzerakoan axola zaizkigunak

% 100 AArik gabe

Giza adierazpenaren naturaltasuna dugu gogoko. Makinek, harrigarriak diruditen arren, ez dute behar emozionalik; hortaz, ezin dute bizitzaren berezko sakontasun hori adierazi.

Norberaren lanak

Ez zaigu interesatzen atzerrian arrakastatsuak izandako lanak itzultzea. Gure ondare kulturala babestu eta garatu nahi dugu, baita talentu berriak hazten lagundu ere.

Gertuko produktuak

Inguruko inprenta, azoka, liburu-denda eta banaketa-erakundeekin elkarlanean aritzen gara. Ez dugu Txinan inprimatzen kostuak merkatzeko.

Bertako kultura indartu

Euskaldunak gara. Nola ez ditugu ba sortuko kultur aberastasuna, euskara eta lurraldeko mitoak ezagutarazteko lanak?

Berrikuntza eta sormena

Liburua berrasmatzeak zaila badirudi ere, gustuko dugu produktu bakoitza aukera paregabea bailitzan sortzea. Formatuarekin eta tradizioekin jolasten gara, lan berritzaileak sortzeko, merkatu-bideragarritasuna kontuan hartuz, betiere.

Gazte jendea

8 eta 16 urte bitarteko irakurleetan jartzen dugu arreta, batez ere. Liburuak tentu handiz diseinatu ditugu, bisualki aberasgarriak izan daitezen, eta testuek nerabeen interes psikologikoak ase ditzaten.

2024ko crowdfundinga

H.P. Lovecraft. Ahaztutako ametsa. 2024an crowdfunding bidez ateratako liburu aipagarria. Asmo handiko proiektua da. Liburu ilustratu horretan, gainjarritako garaietako askotariko kontakizunak uztartu ditugu modu interaktiboan. Historialariek eta arkeologian adituek lagundu gintuzten. 1927an, Lovecraftek euskal lurraldeari buruz idatzitako izu-testuari buruzko lana; bere idazkia egokitu eta luzatu genuen.
Euskaraz eta gaztelaniaz.

2023ko crowdfundinga

Euskal Mandalak. Argitaletxearen lehen liburu honek arrakasta handia izan zuen 2023ko crowfundingean. Egun ere, proiektu hori oso ondo saltzen da: argitaletxearen beraren sorkuntzaren giltzarria izan zen, euskal kultura eta ikonografia modu berritzailean zabaltzeko beharra ikusarazi baitzigun. Euskaraz eta gaztelaniaz.

Ezagutu gure proiektu kolaboratiboak xehetasunez

Honako hauekin gabiltza elkarlanean: