Draco Somnium argitaletxea

Argitaratzailea eta diziplina anitzeko egilea

Unai Gonzalez
Martinez

Portugaleten jaio zen, eta beti darama koaderno bat soinean. Argitalpen-merkatuan zentratutako ilustratzaile eta artista polifazetikoa da. Arte grafikoak, diseinua, bideoa eta argazkilaritza ikasi zituen. Bere bidearen hasieran, kartelak, diskoak, kamisetak, muralak eta bideoklipak diseinatu zituen profesionalki. Gaur egun, ordea, proiekturik nabarmengarriena Euskal Mandalak liburua da, berak sortu eta argitaratu baitzuen. Ideia horrek finkatu zuen Draco Somniumen oinarria.
Web profesionala · Instagram

Argitaratzailea eta literatura-egilea

Oihane Amantegi Escribano

Uribe Kostako ibiltaria da, eta txikitatik maite du izua. A Nightmare on Elm Street ikusi ondoren hasi zen dena. 7 urte zuen. Asaldatzailea ala inspiratzailea izan zen? Ez dago argi; dena den, harrezkero idatzitako guztiak mundu onirikoaren muga haztatzen du. Agian, horrexek bultzatu zuen psikologia ikastera. Rap-musika abestea eta tatuatzea ere gogoko du: txikitako neskatxarekin lotzen dute. Butroeko Uso Ero eta H.P. Lovecraft. Ahaztutako ametsa lanak sortu, itzuli eta argitaratu ditu Draco Somniumen.
Lanbide-profila.

Literatura-egilea

Howard Phillips Lovecraft

Idazle estatubatuarra izan zen, beldurrezko eta zientzia-fikziozko kontakizun eta eleberrien egilea. Izuaren berritzaile handitzat jotzen da. Agian, ez dakizu arkeologia maite zuela, ezta Antzinako Erromaren zale amorratua zela ere. The Very Old Folk kontakizunean adierazi zuenez, antzinako misterio paganoak ere asko erakartzen zuen. Kontakizun horretan oinarritzen H.P. Lovecraft. Ahaztutako ametsa liburua.
Biografia

Komikien egile eta ilustratzailea

Gabriela Rodriguez Brisson

Kanaria Handiko ilustratzailea da, sorginak maite ditu, eta komikietarako narratiba bisuala eraikitzen espezializaturik dago. Komikigintzari eta arte grafikoei buruzko goi-mailako ikasketak ditu. Hainbat webkomiki proiektu sortu du online; 2024koGran Canaria Joven lehiaketa irabazi zuen komiki kategorian, Davidekin batera. Sua. Gauekoren aroa da argitaratutako lehen lana.
Ilustrazio-portafolioa

Komikien gidoilaria

David Castelo Barrios

Galizian jaio zen arren, gaur egun, Kanaria Handian bizi da. Arte ikasketak egin zituen Asturiasen, baina konturatu zen berea ez zela arkatza, horrekin imajina eta idatz zitzakeen istorioak baizik. Ordutik, komiki-gidoiak sortzen ditu, bere fantasiazko munduei bizia emateko. Gabrielarekin batera, 2024ko Gran Canaria Joven lehiaketa irabazi zuen komiki kategorian. Sua. Gauekoren aroa da argitaratutako lehen lana.
Lanbide-profila

Literatura-egilea

Donald Navas Zeledon

Nafarroako herritarra da 28 urte zuenetik, baita mitoen zale amorratua ere. Gainera, ikus-entzunezko hainbat proiektutan ibili da gidoilari eta errealizadore. Bere lan batzuk nazioarteko zinema-jaialdietan aukeratu dituzte. Ezkonduta dago, eta hiru haurren aita da. Gizarte-integratzailea. Idazle gisa, bere zenbait ipuin aldizkarietan, literatur antologietan eta egunkarietan agertu da; Gaueko. Tu sombra, mi reflejo bere laugarren liburua da.
Instagram