Draco Somnium argitaletxea

Liburua

Euskal mitologia eta ikonografia liburu interaktibo bakarrean baturik!

Euskal mandalak koloreztatzeko munduko lehen liburua da. Euskal ikonografiaren ikerketetan, harri aroko disko-formako hilarrietan eta antzinako mito paganoetan oinarriturik dago.

Xehetasunak

  • ADINA: 8 urtetik gora.
  • TEKNIKA MISTOA: Teknika lehorra zein hezea jasaten ditu, tenpera eta errotulagailuak barne. Kalitate handiko paperaz (300g) egin dugu: nahi duzunarekin margo dezakezu.
  • EDUKIA: Koloreztatzeko 15 irudi + 15 kontakizun. Pertsonaia mitologikoei, sinboloei, espiralei, basoei, erraldoiei, lamiei, bertako faunari, magia paganoari, sorginei eta abarri buruzko mito eta bitxikeriak aurkituko dituzu. Euskal kulturaren ikonografian oinarritutako diseinu originalak, urteetako ikerketaren emaitza.
  • Amaieran, mandalak kalkatu eta zureak diseinatzeko txantiloi 1 dago.
Euskal Mandalak barrutik

Arrakasta eta harrera

JATORRIA: Euskal Herriko eta penintsulako 200 erosle baino gehiagori esker sortu genuen, 2023an kaleratutako crowdfundingaz

LEHENENGO SALMENTAK: 2023ko Durangoko azokan, 5 egunetan, euskarazko 500 ale saldu genuen.

Fitxa teknikoa

  • Izenburua: Mandalas vascos.
  • Azpititulua: Colorea, lee y aprende sobre nuestra cultura.
  • Hizkunta: Gaztelania.
  • ISBN: 978-84-127776-1-1.
  • Prezioa: 18 €, BEZ barne.
  • Egilea: Unai Gonzalez Martinez
  • Formatua: 310 × 210 mm. “WIRE-O” koadernatzea.
  • Orrialdeak: 17.
  • Materiala: 300 gramoko papera eta plastikozko kontrazala.