Draco Somnium argitaletxea

GABRIELA RODRIGUEZ ETA DAVID CASTELO, SUA. GAUEKOREN AROA LIBURUAREN ILUSTRATZAILEA ETA IDAZLEA.

2025 urtearen hasieran, Draco Somnium agitaletxekook gazteentzako argitalpen interesgarria sortzeari ekin genion. Merkaturatutako gainerako lanetatik bereiztea genuen helburu: nobedade salgarria izan, estetika berriekin bat egin, eta kalitatezko edukia esakini behar zuen; betiere, gure euskal nortasuna eta kultura alde batera utzi gabe… Ideia paregabea iruditu zitzaigun antzinako euskal kontakizunetan oinarritutako mitologiadun manga egite; baina, noski, zein pertsona egon liteke prest horrelako lan mardula egin, eta kalitatea bermatzeko?

Dirudienez, talentudun gazte horiek existitzen dira, eta hemen ditugu, argitalpenaren nondik norakoak kontatzeko.
David Castelo Barrios, komikiak idazten espezializatutako komikigile galiziarra, eta Gabriela Rodriguez Brisson, komikietarako narratiba bisualak eraikitzen espezializatutako ilustratzaile kanariarra. Elkarrekin, talde indartsua osatzen dute: Kanaria Handi Gaztea Saria irabazi zuten komikien kategorian, eta hainbat webcomic argitalpen sortu dute. Horrelako baten bidez ezagutu genituen, eta beherala erabaki genuen honako proiektua proposatzea. Hauxe da argitaletxe batekin kaleratutako haien lehen lana.


SUA. GAUEKOREN AROA.

Desarrollar el mundo para este manga supongo que habrá sido exigente en muchos aspectos, no solo por el hecho de ser un trabajo de bastantes páginas en el que habéis estado un año a tope pasando por algún que otro problema físico, sino porque había que ceñirse a una serie de mitologías vascas, personajes ya existentes como las Lamias, Mari, Atarrabi o Mikelats… El tener que reinventar todo esto sin dejar que perdieran su esencia tradicional supongo que habrá sido difícil.

Gabriela:

  • Egia esan, nire aldetik, bai, oso ikaskuntza prozesu espres eta bizia izan da, baina aberasgarria. Mitologia honetako gauza asko ez nekizkien. Gainera, euskal kulturari lotutako estetikaz ere asko ikasi dut: Unairen laguntzaz, gaiari buruzko xehetasun asko eman baitit, saiatu naiz jatorrizko mitoiei zehatz darraion lana sortzen. Azkenean, uste dut hori guztia gure fantasiazko estiloarekin oso ondo nahastu dugula, unibertso txiki ederra sortu baitugu.

David:

  • Zaila izan zen hastea, euskal mitologiaz ezer ez genekielako, eta dena hutsetik ikasi behar izan dugulako. Zorionez argitaletxearen laguntza izan dugu informazio iturri fidagarriak lortzeko.

David, zure ustez, zer da sortutako kontakizunaren alderdirik interesgarriena, eta zergatik?

  • “Jentil tamainako izozkiak”, kar-kar. Tira, orain, benetan: gizakien eta izaki mitologikoen arteko bizikidetza. Bai, hainbat hedabidetan ikusitako zerbait da, baina uste dut ez dela inoiz egin euskal mitologiako izakiekin. Arlo horretan sakontzen jarraitu nahi dut: etengabe dabilkit bueltaka, eta izugarri gustatzen zait.

Gabriela, pertsonaien diseinua eta concept arta bikainak dira: zeinez zaude harroago, eta zergatik?

  • Lehenenik, eskerrik asko. Eta, baten-baten alde egin behar badut, Akerbeltz esango nuke. Gutxi ateratzen da, baina oso dibertigarria da bera eta bere adierazteko modua marraztea: begirik ez duenez, gorputz-keinuak dira nagusi, eta nortasun bitxia bezain aparta ematen diote.

Muchas personas se han sorprendido mucho al ver el libro acabado: no solo está todo a color, sino que se han molestado en hacer fondos detallados, personajes creíbles con cierta profundidad, y una narrativa elaborada. Además, tiene muchos detalles de diseño complementarios: un mapa desplegable, portadas de capítulo, información mitológica complementaria al final… Es posible que la gente piense, “Esto no lo han hecho unos chavales de 25 años en menos de 1 año, es imposible, seguro que han usado IA o vete a saber”. 

Gabriela:

  • Ez dut gezurrik esango, zaila izan da guztiontzat, oso denbora gutxi izan dugu dena aurrera ateratzeko, baina, azkenean, lan gogorrak merezi izan du. AAri dagokionez, behin baino ez dut horretan pentsatu: esku arrarodun ezinezko irudiek horretan erreferentziarik ez bilatzeko adorea eman didate, kar-kar-kar.

David:

  • Ez nuen uste egin genezakeenik, kar-kar. Proiektua hasi genuenean, urte oso bat genuen egiteko, eta horrek sekulakoa zirudien; baina, hasi eta aste gutxira, osasun arazoak izan nituen, eta denbora asko galdu genuen. AAren gaiari dagokionez, lehen ere aipatu dut zeinen zaila den iturri fidagarriak aurkitzea. Idazleontzat, funtsezkoa da informazioa biltzea, eta AA konfiantzazko aholkularia izatetik urrun dago oraindik.

Pentsatu al duzue datorren urtean bigarren liburukia sortzean? Zer izan daiteke? Sorginak? Akerbeltz, agian? Edo, mundu berri honen jatorria azal dezakeen iraganeko flashbacka?… Zer egin nahiko zenukete manga honekin epe ertainean?

Gabriela:

  • Niri dagokidanez, Atarrabi eta Mikelatsen istorioa arakatzea gustatuko litzaidake: nola iritsi ziren bake aro horretara, eta zergatik duten halako lehia misteriotsua, baina hori Daviden kontua da. Nik gidoia egin beharko banu, seguruenik desastre bat aterako litzateke.

David:

  • Ea Suaren istorioarekin jarraitu ahal dudan. Sentitzen dut ez dugula mundu honen potentziala eta pertsonaiak ahalik eta gehien aprobetxatu. Atarrabi eta Mikelatsen jatorria kontatu nahi nuke, baita Mariren garrantzia azpimarratu ere.