Draco Somnium argitaletxea

  • GAIA: Izu eleberria, Butroeko gaztelua, ikuspuntu psikologikoa.
  • ADINA: 16 urtetik gora.
  • HIZKUNTZA: Euskara.
  • Adimen artifizialik gabe sortua.

PRODUKTUA

Eleberri gotiko honek izu psikologikoaren mugak haztatzen ditu. Barruan, bederatzi ilustrazio original aurkituko duzu, bat kapitulu bakoitzeko.

LABURPENA

Butroeko gaztelu ospetsuan aterik ezkutuenetik sartu zaitez: inkontzientetik. Askotariko pasabide eta eskailera kiribilak zeharkatuko dituzu. Gogoaren sakonenera sartuko zara.

Pertsonaia nagusiak abandonatutako gaztelua barrutik berriz ikustearekin amesten du. Ezkutuan sartzeko modua aurkitu nahian, hura egunero bisitatzea erabaki du. Plan ona zehaztea ez da nahikoa izango, bere pentsamenduak gero eta nahasiagoak baitira; errealitatea, gero eta ulergaitzagoa. Badirudi guztiek mezu bera xuxurlatzen diotela: “Uso Ero”.

“Kontakizun oniriko liluragarria: izu psikologikoa, poesia eta umorerik jatorrena. Non dago ametsa errealitatetik bereizten duen lerro fina?”.


FITXA TEKNIKOA

  • Izenburua: Butroeko Uso Ero.
  • Hizkuntza: Euskara.
  • ISBN: 978-84-127776-5-9.
  • Prezioa: 16 €, BEZ barne.
  • Egilea: Oihane Amantegi Escribano.
  • Ilustratzailea: Unai Gonzalez Martinez.
  • Formatua eta ezaugarriak: 210 x 150 mm. Azal biguna.
  • Orrialdeak: 132. Biotop 100 gramoko paper jasangarria.