Draco Sommium argitaletxea
Bizkaiko argitaletxe independentea gara. Obra berritzaileak sortzea eta tokiko kultura ezagutaraztea dugu helburu, bideragarritasun komertziala kontuan izanik betiere.
Argitaletxeari buruz
Ezagut ezazu gure ikuspegia. Hona hemen argitalpenen filosofia eta horiek kaleratzerakoan hartutako irizpide komertzialak.
Nortzuk gara
Argitaratzaileak, idazleak eta ilustratzaileak gara. Lan originalak eta iraunkorrak sortzea dugu helburu.
Presentzia komunikabideetan
Elkarrizketak, prentsako aipamenak, iruzkinak eta beste hainbat baliabide.
Draco Somniumen argitaratu nahi duzu?
Argitaletxe txiki independentea garenez, bi lan baino ez dugu argitaratzen urtean: batzuk crowdfunding bidez; zuzenean besteak. Ez gara ezkutuko autoargitalpen-argitaletxea, behar bezalako argitalpen-kontratuak eginez kaleratzen baitugu lan oro.
Hori horrela, proposamenak kontu handiz aukeratzen ditugu, asko arriskatzen baitugu bakoitzarekin. Helarazitako lanak arretaz irakurri, eta bideragarritasun komertziala aztertu ostean, argitara ditzakegun edo ez erabakitzen dugu. Aipagarria da sortzaile berrien alde egitea dugula xede, eta lehentasuna ematen diegula argitalpen-plana epe luzera aberastuko duten horiei.
Uste baduzu argitaratzeko lan interesgarria duzula (liburu ideia, eskuizkribua, ilustrazio bilduma…), mesedez, hemen gaituzu, entzuteko prest. Lehenik, gure argitalpen filosofia berrikustea gomendatzen dizugu, zure obrak Draco Somniumen hartzaile eta ikuspegiarekin bat egiten duela ziurtatzeko.