Liburua

Euskal mitologia eta ikonografia liburu bakar batean, irakurketa eta marrazki interaktiboa nahastuz.

Munduko euskal mandalak koloreztatzeko lehen liburua, euskal ikonografiaren ikerketetan, harri aroko disko-formako hilarrietan eta antzinako mito paganoetan oinarritutakoa.

XEHETASUNAK

ADINA: 8 urtetik aurrera.

TEKNIKA MISTOA: Teknika lehorra zein hezea jasaten ditu, tenperak eta errotulagailu oso urratzaileak barne. Kalitate handiko papera (300gr), nahi duzunarekin margotzeko pentsatuta.

EDUKIA: Koloreztatzeko 15 irudi eta 15 kontakizun.
Pertsonaia mitologikoei, sinboloei, espiralei, basoei, erraldoiei, lamiei, bertako faunari, magia paganoari, sorginei eta abarri buruzko mito eta bitxikeriak.
Euskal kulturaren ikonografian oinarritutako diseinu originalak, urteetako ikerketaren emaitza.
Amaieran, zure euskal mandalak kalkatu eta diseinatzeko txantiloi 1.

ARRAKASTA ETA HARRERA

JATORRIA: Euskal Herriko zein penintsulako 200 erosle baino gehiagorekin, 2023an kaleratutako crowdfunding arrakastatsu baten emaitza.

LEHENENGO SALMENTAK: 2023ko Durangoko azokan 5 egunetan euskarazko libururaren 500 ale saldu ziren.

FITXA TEKNIKOA

  • Izenburua: Euskal mandalak
  • Azpititulua: Margotu, irakurri eta gure kulturari buruz ikasi
  • ISBN: 978-84-127776-0-4
  • Egilea: Unai Gonzalez Martinez
  • Itzultzailea: Oihane Amantegi Escribano
  • Formatua eta ezaugarriak: 310 x 210 mm-ko tamaina. «WIRE-O» koadernatzea.
    17 Orrialde.
  • Materiala: Orrialde guztiak 300gr-ko paperean, plastiko beltzeko kontrazala izan ezik
  • Prezioa: 18€, BEZa barne