{"id":2048,"date":"2025-08-07T10:23:09","date_gmt":"2025-08-07T09:23:09","guid":{"rendered":"https:\/\/dracosomnium.com\/gazte-literatura-euskaraz\/"},"modified":"2025-11-24T10:56:52","modified_gmt":"2025-11-24T09:56:52","slug":"gazte-literatura-euskaraz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/gazte-literatura-euskaraz\/","title":{"rendered":"Gazte literatura euskaraz"},"content":{"rendered":"\n<h1 class=\"wp-block-heading\"><strong>Gazte literatura euskaraz<\/strong><\/h1>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ni naiz, edo ia liburu-denda guztietako gazte-literatura sailak gozokien erakusleihoa dirudi? Ez al du <em>brilli-brill<\/em>ak euskarazko gazte literatura estali? Edonon ikusten ditut azal distiratsuak, pastel koloreak, liburu-bizkar belusatuak eta kolore anitzeko ertzak. Ez gaitezen itsutu horien itxura liluragarriarekin; izan ere, guztiek ez dute balio kultural bera, eta askok merkatuaren joerari baino ez baitiote erantzuten. Gainera, gehienak atzerriko edizio arrakastatsuak dira, itzulpenak, eta ez dute bertako kulturarekin loturarik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Orduan, ba al dago euskarazko libururik nerabeentzat? Bai, badago: gero eta indar eta kalitate handiagoa izateaz gain, originala da! Hori ikusteko, betaurrekoak aldatu besterik ez duzu egin behar; artikulu honetan, gureak utziko dizkizugu. \ud83d\ude09<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>1.<\/strong> <strong>Gabriela Rodriguez eta David Casteloren <em>Sua. Gauekoren Aroa<\/em>\u00a0<\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Komiki honek euskal mitologia manga estiloarekin (japoniar komikia) nahastu du. \u201cNoiztik hartzen da komikia literaturatzat?\u201d galdetuko diozu zeure buruari. Hauxe berezia da, literatura-testuak ere badituelako. Euskal kulturan sustraitutako lehen manga da, eta gure mitoak erabat berrasmatu ditu. Suarekin, Atarrabi eta Mikelatsen arreba txikiarekin, Ama Lurraren sekretuetan murgilduko gara, eta Gaueko hobeto ezagutuko dugu, baita euskal mitologiaren pertsonaia nagusiei buruz ikasi ere. Ziur gaude edozein nerabek obra honetaz gozatuko, eta gure kulturari buruz ikasiko duela.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-buttons is-layout-flex wp-block-buttons-is-layout-flex\">\n<div class=\"wp-block-button\"><a class=\"wp-block-button__link wp-element-button\" href=\"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/katalogoa\/sua-gauekoren-aroa\/\">Ikusi <em>Sua. Gauekoren aroa<\/em><\/a><\/div>\n<\/div>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>2. <\/strong><strong>Amets Arzallusen<\/strong> <strong><em>Mi\u00f1an <\/em><\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Kronika honek Ibrahima Baldek Gineako hiriburutik Europara egin behar izandako bidaia kontatzen du. Ametsek migrazioaren gordintasunera hurbiltzen gaitu, <em>legezkotzat<\/em> edo <em>ilegaltzat <\/em>jotzen gaituen sistemaren berezko gizagabetzera eta Ibrahimaren hitzetara. Gureek ez bezala, bere eleek ez dute zeharka hitz egiten, ez dute egoa puztea zein kanpoko errefortzua lortzea helburu, haien historia partekatzea baizik. Horregatik guztiagatik, ezinbesteko irakurketa iruditzen zait nerabezaroan, ideologia koherentea eraikitzea errazten baitu.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:48px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Amets Arzallus: \u201c<a href=\"https:\/\/zubitegia.armiarma.eus\/?so=1&amp;id=910\">Inportantea da migrantearen eta gure artean dagoen kristal hori puskatzea<\/a>\u201d.<\/p>\n<\/blockquote>\n\n\n\n<div style=\"height:48px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>3.  <\/strong><strong><em>Butroeko Uso Ero<\/em><\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hau da, zalantzarik gabe, Butroeko gazteluari buruzko euskarazko eleberririk originalena. Beldurrezko abentura honetan, gazteluaren sakonean murgiltzeaz gain, labirintorik nahasienetik (gure burutik) irteteko gakoak ezagutuko dituzu. Nire lehen lana da, eta, zalantzarik gabe, asmo handidunena, nire grina handienak nahastu baititut bertan: beldurrezko literatura, animalismoa eta psikologia onirikoa. Oso baliagarria izan daiteke edozein neraberentzat, identitate propioa eraikitzearen eta horren konplexutasuna ulertzeko prozesuan, bidelagun bihur baitaiteke.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-buttons is-layout-flex wp-block-buttons-is-layout-flex\">\n<div class=\"wp-block-button\"><a class=\"wp-block-button__link wp-element-button\" href=\"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/katalogoa\/butroeko-uso-ero\/\"><em>Ikusi Butroeko Uso Ero<\/em><\/a><\/div>\n<\/div>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>4. <\/strong><strong>Nerea Loiolaren<\/strong> <strong><em>Zebrak eta bideak<\/em><\/strong><\/h2>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bilduma hau sei ipuinez osatuta dago; bakoitzaren protagonista ezezagunerantz joan, eta existentziaren labirintoetan murgilduko da. Giza harremanei erreparatzera gonbidatzen gaitu, gure hauskortasunari eta askatasunarekiko irrikari. Irakurketa atsegina da, eta, bertan, edozein nerabek aurki dezake bizitzari buruzko zalantza kontaezin baten-baten erantzuna.<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:26px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Azken sorpresa bat dugu\u2026 gure betaurrekoak oparituko dizkizugu! Horrela, ez zara berriro itsutuko liburu-dendetan (baliteke YouTubeko iragarkietatik ere babestea).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gazte literatura euskaraz Ni naiz, edo ia liburu-denda guztietako gazte-literatura sailak gozokien erakusleihoa dirudi? Ez al du brilli-brillak euskarazko gazte literatura estali? Edonon ikusten ditut azal distiratsuak, pastel koloreak, liburu-bizkar belusatuak eta kolore anitzeko ertzak. Ez gaitezen itsutu horien itxura liluragarriarekin; izan ere, guztiek ez dute balio kultural bera, eta askok merkatuaren joerari baino ez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[23,1],"tags":[],"class_list":["post-2048","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-aholkuak","category-hausnarketak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2048","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2048"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2048\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2247,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2048\/revisions\/2247"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2048"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2048"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2048"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}