{"id":2042,"date":"2025-08-16T10:23:46","date_gmt":"2025-08-16T09:23:46","guid":{"rendered":"https:\/\/dracosomnium.com\/gure-sormen-prozesuaren-5-urrats-liburu-bat-ilustratzeko\/"},"modified":"2025-11-24T13:08:23","modified_gmt":"2025-11-24T12:08:23","slug":"gure-sormen-prozesuaren-5-urrats-liburu-bat-ilustratzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/gure-sormen-prozesuaren-5-urrats-liburu-bat-ilustratzeko\/","title":{"rendered":"5 urrats liburua ilustratzeko: Gure sormen prozesua"},"content":{"rendered":"\n<h1 class=\"wp-block-heading\"><strong>5 urrats liburua ilustratzeko: Gure sormen prozesua<\/strong><\/h1>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ez da erraza hitzetan jartzea zer den liburu bat ilustratzea, eta are gutxiago 5 urrats nagusitan laburbiltzea. Ilustrazio batek ez luke testuarentzako dekorazio soil bat izan behar, baizik eta argi-fokua, idazkiaren esanahia aberastu eta zabaldu dezan. Nolanahi ere, gure esperientziari ahal beste zuku aterako diogu, bertatik elikatu eta zeure obrak sortzen has zaitezen.<\/p>\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>1. urratsa: tabernak liburutegiekin ordeztu<\/strong><\/h2>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Lehenik eta behin, estimuluz eta erreferentez inguratuta egon behar dugu. Guretzat, album ilustratuen sailean ibiltzea kafe bikoitza baino askoz bizigarriagoa da. Elikatzeaz gain, merkatuaren joera eta oraindik betetzeke dauden beharrak identifikatzen laguntzen digu.<\/p>\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>2. urratsa: Koadernotxoa soinean eraman beti<\/strong><\/h2>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Metroko bidaia, ibilaldi eta elkarrizketa bakoitza ideiei forma emateko aukera ona dira. Beraz, ideiak idazteko eta zirriborratzeko koadernotxo bat eramatea gomendatzen dizugu. Unaik, margotzeko, akuarela-kaxa txikia eta pintzel kargagarria erabiltzen ditu.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Garrantzitsua da zure ideiei mugarik ez jartzea eta hazten uztea, nahiz eta <em>zoroegiak<\/em> iruditu: dibergentzia-fasean gaude, eta gure sormenari hegoak eman nahi dizkiogu. <\/p>\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>3. urratsa: Kostatu arren, ideiak iragazi<\/strong><\/h2>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Inspirazioz jositako asteak oso emankorrak dira, beraz, ideiarik onenak aukeratu beharko dituzu. Bai, badakigu zaila dela (guztiek dirudite ezinbestekoak, ezta?), baina zehazteko unea iritsi da. Hori egitea kostatzen bazaizu, itzuli zure liburu-denda gogokoenera, eta so egin argitaratutako lanen koherentzia bisualari: testua eta irudiak bat datozenean, dantza liluragarria sortzen da; narrazioa, erabat lotzen.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Obra ulergarria izan dadin, oso garrantzitsua da zuk erabakitzea zer emoziorekin lagundu nahi diozun istorioari, eta hori ondoen lortzen duten ideiak aukeratzea: jarri arreta koherentzian.<\/p>\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>4. urratsa: Zirriborroak argi bihurtu<\/strong><\/h2>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ilustrazio estilorik aproposena hautatzeko unea da( errealista, kontzeptuala, abstraktua, etab.). Ez duzu zertan estilo bakar batera mugatu: konbinatuz gero, formatu narratibo berritzaileak sor daitezke. Oso garrantzitsua da zure ilustrazioek eta testuak gauza bera ez kontatzea: istorioa aberastu behar dute, baita hitzez definitu ezin dena kontatu ere. Hori da irudiaren magia.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">A! Eta, kontuan izan espazio hutsa ezinbestekoa dela edozein kontakizunetan: ez zaitez saiatu testuak utzitako espazio guztia betetzen. \ud83d\ude09<\/p>\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>5. urratsa: Obra gauzatu<\/strong><\/h2>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Sortutakoa txukunduz eta muntatuz, produktua amaitutakoan, beharbada, ez du guztiz bat egingo gogoan edo koadernotxoan zirriborratutakoarekin. Hori ulertzea garrantzitsua da, bai sormen prozesuan (funtsezkoa baita onartzea, agian, ez direla espero genuen bezain onak), bai bukatutakoan, <em>ideal <\/em>hori lortzeko gakoak geuregana baititzakegu.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bestalde, horrelako obra gauzatzeko, gure indibidualtasunetik haratagoko bestelako prozesuak ere behar ditugu. Industriako eragileekin, inprentekin, banatzaileekin eta beste hainbat salmenta-kanalekin arituko gara elkarlanean. Haien ikuspuntua ere oso baliotsua da, etorkizuneko liburuak fintzen lagunduko baitizute, eta, ziur aski, asko ikasiko duzu. Ez zenuen uste liburu ilustratu bakarra nahikoa zenik liburu ilustratuak egiten ikasteko, ezta?<\/p>\n\n<div style=\"height:37px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n<blockquote class=\"wp-block-quote is-layout-flow wp-block-quote-is-layout-flow\">\n<p class=\"wp-block-paragraph\">&#8220;Etapa amaitzen da, baina, bidea, inoiz ez&#8221;. <\/p>\n<\/blockquote>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>5 urrats liburua ilustratzeko: Gure sormen prozesua Ez da erraza hitzetan jartzea zer den liburu bat ilustratzea, eta are gutxiago 5 urrats nagusitan laburbiltzea. Ilustrazio batek ez luke testuarentzako dekorazio soil bat izan behar, baizik eta argi-fokua, idazkiaren esanahia aberastu eta zabaldu dezan. Nolanahi ere, gure esperientziari ahal beste zuku aterako diogu, bertatik elikatu eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[23],"tags":[],"class_list":["post-2042","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-aholkuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2042","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2042"}],"version-history":[{"count":15,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2042\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2307,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2042\/revisions\/2307"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2042"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2042"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2042"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}