{"id":2039,"date":"2025-09-02T10:23:23","date_gmt":"2025-09-02T10:23:23","guid":{"rendered":"https:\/\/dracosomnium.com\/euskarazko-ipuinak\/"},"modified":"2025-11-24T12:24:51","modified_gmt":"2025-11-24T11:24:51","slug":"euskarazko-ipuinak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/euskarazko-ipuinak\/","title":{"rendered":"Euskarazko ipuinak"},"content":{"rendered":"\n<h1 class=\"wp-block-heading\"><strong>Euskarazko ipuinak<\/strong><\/h1>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Euskarazko ipuinei eskaini nahi diegu sarrera hau, batez ere, eduki nahiz formatu berritzailea dutenei.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Litekeena da <em>ipuin<\/em> hitza entzutean, Grimm anaien gisako liburuaz gogoratzea, horren urrezko letrez eta liburu-bizkar lodiaz. Ziurrenik, \u201cBazen behin\u2026\u201d leloarekin hasten da, ezta? Egia esanda, imajinario kolektibotik haratago, ipuin batek askotariko formak izan ditzake; batzuetan, hitzik ere ez du behar istorio esanguratsua kontatzeko.  <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">2023an, <em>Asmatutako izakien bilduma<\/em> argitaratu genuen, euskarazko mikroipuin ilustratuen bilduma: izaki bakoitzak beldurra, ilusioa edo irrika kristalizatzen du, eta geure buruari buruz pentsarazten digu; elkarrekin, mundu intimoa osatzen dute. Bikaina da gauez irakurri, eta amets berriak elikatzeko.  <\/p>\n\n<div style=\"height:27px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n<div class=\"wp-block-buttons is-layout-flex wp-block-buttons-is-layout-flex\">\n<div class=\"wp-block-button\"><a class=\"wp-block-button__link wp-element-button\" href=\"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/katalogoa\/asmatutako-izakien-bilduma\/\"><em>Asmatutako izakien bilduma<\/em> ikusi<\/a><\/div>\n<\/div>\n\n<div style=\"height:27px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Album ilustratuari ere oso ipuin-formatu interesgarria deritzogu; Izan ere, haurrek beraien zentzu guztiekin kontakizunetan murgiltzea sustatzen du. Gainera, mende gehiegitan zehar, <em>literatur testu handien<\/em> itzalean egon ondoren, ilustrazioari merezi duen espazioa ematen dio.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hauek dira gehien gustatzen zaizkigun euskarazko album ilustratuetako batzuk:<\/p>\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>1. <\/strong><strong>Maite Gurrutxagaren<\/strong> <strong><em>Tapakia<\/em><\/strong> <\/h2>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Goian aipatu dudanez, ipuin guztiak ez dira hitzekin kontatzen. Istorio honek mesfidantzari buruzko gogoeta egiten du, eta desberdintasun kulturalak alde batera uztera gonbidatzen gaitu. Testurik ez duenez, pertsona bakoitzak bere erara interpreta dezake, eta ilustrazioak bere barne-munduarekin osa ditzake. Hori oso funtsezkoa iruditzen zaigu, <em>liburuaren<\/em> eta behatzailearen arteko mugak gainditzen baititu.   <\/p>\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">2. <strong>Maite Gurrutxaga eta Harkaitz Canoren<\/strong> <strong><em>Tigre batekin bizi<\/em><\/strong><\/h2>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Obra honek <em>tigre batekin bizitzearen <\/em>sentipenak azaltzen ditu, bai emozioa, bai deserosotasuna eta zalantzak; horrela, egunerokotasunean izendatzea gehien kostatzen zaiguna (edo ikusi ere egin ez dezakeguna) hezurmamitzen du. Moketako orbanez, gaueko orroez eta arropako arrakalez baino ez gara ohartzen. Ziur nago sakonki eragingo dizula. <\/p>\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>3. <\/strong><strong>Maite Mutuberriaren<\/strong> <strong><em>Irrimola<\/em><\/strong> <\/h2>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ipuin eta jolas bilduma da, norberaren nahiz ingurukoen emozioak ulertzeko eta ezagutzeko. Lan honen ezaugarririk berritzaileena bere formatua da: zirkuluerdia da, eta, irekitzean, borobila osatzen du. Testu gutxi eta irudi asko duenez, bi urtetik gorako haurrentzat aproposa da oso, autoezagutza emozionala garatzen ikas dezaten.  <\/p>\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><strong>4. <\/strong><strong>Maite Rosende eta Nerea Ariznabarretaren<\/strong> <strong><em>Mamuki<\/em><\/strong><\/h2>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ipuin hau ezin hobea da beldurrari eta zaurgarritasunari buruz samurtasunez hausnartzeko. Izuaren eta umorearen arteko kontrasteak eta ilustrazioen berotasunak beldur garenean sentitutako dualtasunera hurbiltzen gaitu. Gainera, testua errimekin eta hitz-jokoekin eraikita dagoenez, irakurtzea oso dibertigarria da.  <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Haietakoren batean sartzera, eta zer iruditu zaizuen partekatzera animatzen zaituztegu \ud83d\ude42<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskarazko ipuinak Euskarazko ipuinei eskaini nahi diegu sarrera hau, batez ere, eduki nahiz formatu berritzailea dutenei. Litekeena da ipuin hitza entzutean, Grimm anaien gisako liburuaz gogoratzea, horren urrezko letrez eta liburu-bizkar lodiaz. Ziurrenik, \u201cBazen behin\u2026\u201d leloarekin hasten da, ezta? Egia esanda, imajinario kolektibotik haratago, ipuin batek askotariko formak izan ditzake; batzuetan, hitzik ere ez du [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[23],"tags":[],"class_list":["post-2039","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-aholkuak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2039","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2039"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2039\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2291,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2039\/revisions\/2291"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2039"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2039"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2039"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}