{"id":2019,"date":"2025-11-18T07:20:34","date_gmt":"2025-11-18T07:20:34","guid":{"rendered":"https:\/\/dracosomnium.com\/donaldi-elkarrizketa\/"},"modified":"2025-11-24T11:09:53","modified_gmt":"2025-11-24T10:09:53","slug":"donaldi-elkarrizketa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/donaldi-elkarrizketa\/","title":{"rendered":"Donaldekin elkarrizketan"},"content":{"rendered":"\n<h1 class=\"wp-block-heading\">DONALD NAVAS ZELEDON, <em>GAUEKO. TU SOMBRA MI REFLEJO<\/em> LANAREN EGILEA. <\/h1>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Draco Somniun martxan jarri aurretik, ezin genuen imajinatu ere egin zein hunkigarria den argitalpen-proposamenak jasotzea; are gehiago, proposamen horiek gure ildo editorialarekin primeran egokitzen direnean. 2025eko maiatzean, istorio izugarria ezagutu genuen: Gauekoren mitoa erabat berrasmatzeaz gain, giza hauskortasuna ere aztertzen du. Euskal mitologia, izu garaikidea, perspektiba soziala\u2026 zer gehiago eska genezakeen? Horregatik argitaratu berri dugu formatu guztiz berritzailean: argazki eta ilustrazio originalekin batera.   <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Idatzi horren egilea Donald Navas Zeledon da, gizarte-integratzailea, gidoilaria eta ikus-entzunezko hainbat proiekturen sortzailea. Granadan jaio zen, Nikaraguan, eta Nafarroan bizi da hogeita zortzi urte zuenetik. Euskal mitologia maite du, eta <em>Gaueko. Tu sombra, mi reflejo<\/em> idatzi aurretik, \u201cGaua gauekoentzat, eta eguna egunekoentzat&#8221; ituna errespetatzearen garrantziaz ohartarazteko, horri lotutako film laburra grabatu zuen. Idazle gisa, hainbat ipuin kaleratu du aldizkarietan, literatur antologietan eta egunkarietan.   <\/p>\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\"><br\/>GAUEKO. TU SOMBRA, MI REFLEJO. <\/h2>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Beldurrezko literaturaren zale amorratua izanik, zoragarria iruditzen zait Gauekoren istorioa landu izana, genero hori gure lurraldearekin zerikusirik ez duten mitoetan oinarritzen baita. Zerk bultzatu zintuen \u201csorgindutako etxea\u201d motako mainstream joeretatik aldentzera, eta izaki zehatz horretan sakontzera?  <\/strong><\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Lehenik eta behin, gezikada elkarrekikoa izan zen: egungo argitaletxeen artean Draco Somnium aurkitzeak bilatzen nuen espazio hori eskaini zidan, eta izugarri gustatu zitzaidan liburuak zeinen mimo handiz jorratzen dituzuen ikustea.<\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Galderari dagokionez, lehenik, esan behar dut ahozko narratibaren maitalea naizela. Txikitatik maite izan dut adinekoen beldurrezko kontakizunak entzutea, nahiz eta gero izututa egon. Hona iritsitakoan, narratiba mota hori bilatu nuen, baina konturatu nintzen jendeak ez zituela kontatzen. Barandiaran eta Dueso bezalako autoreak luze irakurri nituen, elezahar horiek era paregabean berreskuratu baitzituzten. Hala ere, bere lan antropologikoenarekiko errespetu osoz, iruditzen zitzaidan elezaharrek duten izu-osagai hori kentzen ziotela; beldur primitiboago hori. Bilaketa horretan, Mikel Rodriguezekin jarri nintzen harremanetan, beldurrezko euskal kontakizunen trilogia bikain baten egilearekin, eta film laburrak filmatzen hasi ginen bertako mitologiako kideekin (duela hamar urte baino gehiago). Bilaketa horretan, Gauekorekin egin genuen topo, eta ikaragarria iruditu zitzaigun; izan ere, formaz aldatzeko gai zenez, indar ikusezina eta deabrukeria adierazteko, mami handia zuen.      <\/p>\n\n<div style=\"height:33px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Egia esan, Gaueko oso izaki enigmatikoa da, eta ia ez dago berari buruzko dokumentaziorik; zaila izan al da kontakizuna eraikitzeko informazioa aurkitzea? Nola lortu duzu? Zein alderdik harritu zaituzte gehien?  <\/strong><\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Egia da, erreferentziak oso eskasak dira, hiru narratiba labur inguru. Baina funtsezkoak ziren haren inguruko kontakizunak sortzeko. Istorioetan, otso edo zezen itxurarekin agertzen zen, bi hankatan zutiturik, eta gauari desafio egiten zion jendeari erasotzen zion (mutilatu zein hil omen zitzakeen). Gaua gaueko izakiena dela egiten zuen garrasi, eta biztanleak izutzen zituen zeharo; haiek Mari jainkosari berarengandik babesteko erregutu besterik ez zuten. Xehetasun horiek guztiak iluntasunaren beldurraz gogoeta egitera eraman ninduten, nire beldurretatik hasita; bai argiaren gabeziaren izuaz literalki, bai iluntasunaren sinbologiaz. Itzela izan zen horiek guztiak izaki batean pertsonifikatuta topatzea.        <\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Honakoak gustatu zitzaizkidan gehien: Gauekok beldurrezko narratibarako ematen duen moldakortasuna eta banpiroz, zonbiz eta mamuz jositako generoan munstro berri bat jorratzea.<\/p>\n\n<div style=\"height:33px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Mito aberasgarri hori berpizteaz gain, mitologia bera gainditzen duen izaki bihurtu duzu. Gainera, guztiz egiten du bat egungo interes eta ardurekin. Zer hezurmamitzen du Gauekok kontakizunean? <\/strong><\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Batetik, bizi garen munduaren ziurgabetasuna eta teknologiaren zein sare sozialen bidez jasaten dugun etengabeko esposizio\/kontrola. Bestetik, norberekoikeria, gizarte-isolamendua eta atsekabetzen gaituzten bizitza modernoaren kezka guztiak. Gure egungo deabruak ez daude gauarekin lotuta, baina bai, agian, lan-etorkizunarekin, etxebizitza izateko aukerarekin, bakardadearekin, sareen bidez gizabanako batzuek besteak suntsitzearekin\u2026 <\/p>\n\n<div style=\"height:33px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Eleberriko protagonista youtuberra da, eta, itxuraz, dena emango luke bere kanalaren ikusgarritasuna handitzeko. Errealitate hori oso ohikoa da gaur egun, batez ere, nerabeen artean. Zure ustez, zer eman diezaieke istorio honek?  <\/strong><\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Haur askok denbora luze ematen dute pantailen aurrean, bideo laburrak begiztatzen; benetako bizitza, aldiz, pantailatik kanpo gertatzen da. Hezitzaile gisa, adingabe asko ezagutu dut; askok YouTube kanala izatearekin, eta, inoiz, aberats eta ospetsu bihurtzearekin amesten dute. Ez dakite horren atzean desioa besterik ez dagoela: gehienak bide erdian geratzen dira, eta, ziur aski, iristen direnek laguntzari esker lor dezakete (hori lortzeko, orduak eta orduak eman ditzakete, beste norbaitek fakturak ordaintzen ditien bitartean). Meritokraziarena eta ezerezetik bere buruari egindako gizakiarena bezain ideia fantastikoa iruditzen zait. Ez daukat ezer horretan dihardutenen aurka; are gehiago, horrelako edukia sortzen lan handia egiten duten pertsonen jarraitzailea naiz, eta uste dut denek diziplina handia dutela edukia sortzen. Hala ere, iruditzen zait batzuk ez direla jabetzen beste pertsona askoren eredu bihur daitezkeela, ezta horrek dakarren erantzukizunaz ere. Gainera, tamalez, badago suntsitzeko, gorrotoa zabaltzeko zein mundu insolidarioago batera garamatzaten mezuak igortzeko erabiltzen dituenik. Hori ezin beldurgarriagoa da. Istorio honek, tragedia grekoan bezala, katarsi gisa funtzionatzea nahi dut.     <\/p>\n\n<div style=\"height:33px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Izugarri gustatzen zait narrazioaren flowa: zinemagintzan esperientzia duzula nabari da, irakurketa benetan inguratzailea baita. Nola lortu duzu efektu hori sortzea? <\/strong><\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Saiatu naiz irakurri nahiko nukeen istorioa kontatzen, baina, batez ere, entzun eta ikusteko modukoa; horretarako, eszenatokiak kontu handiz deskribatu ditut, istorioaren zati garrantzitsua baitira. Besteak beste, santutegia beste pertsonaia bat bezala ikus daiteke eta. Pertsonaiak poliedrikoak izaten saiatu nintzen, bizitza errealeko pertsonak garen bezalakoak, gure argiekin eta gure itzalekin; horretarako, elkarrizketak asko landu ditut. Baina, uste dut garrantzitsuena ahozko narratibatik eta film laburretatik ikasi dudala. Film laburrekin, ez gara behar bezain toleranteak: minutua baino lehen aspertzen bagaituzte, ez ditugu ikusten jarraitzen \u2014 film luze bati denbora gehiago ematen diogu \u2014. Interesari eusteko, uste dut gakoa dela gauzak etengabe gertatzea \u2014 zentzuz eta beharrez \u2014, erdiko istorioak kontakizun paraleloak, ahozko narratibari dagozkion istorio txikiak, eta tentsioarekin eta harridurarekin jolastea, Hitchcockek esango lukeen bezala.    <\/p>\n\n<div style=\"height:33px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Galdera hau da guztietan erabakigarriena: Durangoko Azokan, interesdun pertsonak hurbiltzen direnerako entrenamendu txiki bat da. 95 urteko nire amonari literatura gustatzen zaio, eta liburu bat irakurtzen du astero. Ez daki zure eleberria irakurri ala ez, nola laburtuko zenioke?  <\/strong><\/p>\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Adrian gazte migratzailea da, eta aitaren heriotzaren traumarekin bizi da. Urteekin, izen handiko youtuber bihurtu zen, baina Argiaren, bere neska-lagunaren, desagerpenak dena aldatu zuen, bera izan baitzen horren arduraduna. Ordutik, bere desagerpenaren errudun sentitzen da, eta, lasaitasuna bila, Nafarroako Pirinioetara ihes egingo du. Antzinako santutegian, ordea, deabru bat \u2014 Gaueko \u2014 esnatuko da, eta bere bizitza are infernu handiago bihurtuko du.  <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>DONALD NAVAS ZELEDON, GAUEKO. TU SOMBRA MI REFLEJO LANAREN EGILEA. Draco Somniun martxan jarri aurretik, ezin genuen imajinatu ere egin zein hunkigarria den argitalpen-proposamenak jasotzea; are gehiago, proposamen horiek gure ildo editorialarekin primeran egokitzen direnean. 2025eko maiatzean, istorio izugarria ezagutu genuen: Gauekoren mitoa erabat berrasmatzeaz gain, giza hauskortasuna ere aztertzen du. Euskal mitologia, izu garaikidea, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[24],"tags":[],"class_list":["post-2019","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-elkarrizketak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2019","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2019"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2019\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2280,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2019\/revisions\/2280"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2019"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2019"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2019"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}