{"id":2016,"date":"2025-11-18T07:33:18","date_gmt":"2025-11-18T06:33:18","guid":{"rendered":"https:\/\/dracosomnium.com\/elkarrizketa-gabriela-eta-davidekin\/"},"modified":"2026-07-28T08:46:59","modified_gmt":"2026-07-28T07:46:59","slug":"elkarrizketa-gabriela-eta-davidekin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/elkarrizketa-gabriela-eta-davidekin\/","title":{"rendered":"Gabriela eta Davidekin elkarrizketan"},"content":{"rendered":"\n<h1 class=\"wp-block-heading\">GABRIELA RODRIGUEZ ETA DAVID CASTELO, <em>SUA. GAUEKOREN AROA<\/em> LIBURUAREN ILUSTRATZAILEA ETA IDAZLEA.<\/h1>\n\n\n\n<div style=\"height:36px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">2025 urtearen hasieran, Draco Somnium argitaletxekook gazteentzako argitalpen interesgarria sortzeari ekin genion. Merkaturatutako gainerako lanetatik bereiztea genuen helburu: nobedade salgarria izan, estetika berriekin bat egin, eta kalitatezko edukia eskaini behar zuen; betiere, gure euskal nortasuna eta kultura alde batera utzi gabe\u2026 Ideia paregabea iruditu zitzaigun antzinako euskal kontakizunetan oinarritutako mitologiadun manga egite; baina, noski, zein pertsona egon liteke prest horrelako lan mardula egin, eta kalitatea bermatzeko?<\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:29px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Dirudienez, talentudun gazte horiek existitzen dira, eta hemen ditugu, argitalpenaren nondik norakoak kontatzeko.<br>David Castelo Barrios, komikiak idazten espezializatutako komikigile galiziarra, eta Gabriela Rodriguez Brisson, komikietarako narratiba bisualak eraikitzen espezializatutako ilustratzaile kanariarra. Elkarrekin, talde indartsua osatzen dute: Kanaria Handi Gaztea Saria irabazi zuten komikien kategorian, eta hainbat web-komiki kaleratu dute. Horrelako baten bidez ezagutu genituen, eta berehala erabaki genuen honako proiektua proposatzea. Hauxe da argitaletxe batekin kaleratutako haien lehen lana.<\/p>\n\n\n\n<hr class=\"wp-block-separator has-alpha-channel-opacity\"\/>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\">SUA. GAUEKOREN AROA. <\/h1>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Ziurrenik, manga honetako mundua garatzea lan mardula izan da oso. Orrialde askoko lana izateaz gain, ezusteko ugari etorri zaizue gainera, eta euskal mitologiara mugatu behar izan duzue; hots, Lamiak, Mari, Atarrabi edo Mikelats bezalako pertsonaietara&#8230; Hori guztia berriz asmatu behar izateari, haren esentzia tradizionala alboratu gabe, oso zaila deritzot.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:36px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong><em>Gabriela<\/em>:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Egia esan, nire aldetik, bai, oso ikaskuntza prozesu espres eta bizia izan da, baina aberasgarria. Mitologia honetako gauza asko ez nekizkien. Gainera, euskal kulturari lotutako estetikaz ere asko ikasi dut: Unairen laguntzaz, gaiari buruzko xehetasun asko eman baitit, saiatu naiz jatorrizko mitoiei zehatz darraion lana sortzen. Azkenean, uste dut hori guztia gure fantasiazko estiloarekin oso ondo nahastu dugula, unibertso txiki ederra sortu baitugu.  <\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong><em>David<\/em>:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Zaila izan zen hastea, euskal mitologiaz ezer ez genekielako, eta dena hutsetik ikasi behar izan dugulako. Zorionez argitaletxearen laguntza izan dugu informazio iturri fidagarriak lortzeko. <\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<div style=\"height:26px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>David, zure ustez, zer da sortutako kontakizunaren alderdirik interesgarriena, eta zergatik?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:36px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>\u201cJentil tamainako izozkiak\u201d, kar-kar. Tira, orain, benetan: gizakien eta izaki mitologikoen arteko bizikidetza. Bai, hainbat hedabidetan ikusitako zerbait da, baina uste dut ez dela inoiz egin euskal mitologiako izakiekin. Arlo horretan sakontzen jarraitu nahi dut: etengabe dabilkit bueltaka, eta izugarri gustatzen zait.     <\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<div style=\"height:26px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Gabriela, pertsonaien diseinua eta concept arta bikainak dira: zeinez zaude harroago, eta zergatik?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:36px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Lehenenik, eskerrik asko. Eta, baten-baten alde egin behar badut, Akerbeltz esango nuke. Gutxi ateratzen da, baina oso dibertigarria da bera eta bere adierazteko modua marraztea: begirik ez duenez, gorputz-keinuak dira nagusi, eta nortasun bitxia bezain aparta ematen diote.  <\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<div style=\"height:26px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong><strong>Irakurle asko zur eta lur geratu da liburua bukatuta ikustean: dena koloretan irudikatzeaz gain, zehaztasun handidun hondoak, pertsonaia sinesgarriak eta narratiba ederra sortu dituzue. Gainera, diseinuari dagokionez, xehetasun osagarri asko du: mapa zabalgarria, kapitulu-azalak, informazio mitologiko osagarria amaieran&#8230; Baliteke askok honako hau pentsatzea: &#8220;Ezinezkoa da hori 25 urteko gazteek urtebete baino gutxiagoan egin izana. Ziur Adimen Artifiziala erabili dutela, edo auskalo\u201d.\u00a0<\/strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:36px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em><strong>Gabriela:<\/strong><\/em><\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Ez dut gezurrik esango, zaila izan da guztiontzat, oso denbora gutxi izan dugu dena aurrera ateratzeko, baina, azkenean, lan gogorrak merezi izan du. AAri dagokionez, behin baino ez dut horretan pentsatu: esku arrarodun ezinezko irudiek horretan erreferentziarik ez bilatzeko adorea eman didate, kar-kar-kar. <\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em><strong>David:<\/strong><\/em><\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Ez nuen uste egin genezakeenik, kar-kar. Proiektua hasi genuenean, urte oso bat genuen egiteko, eta horrek sekulakoa zirudien; baina, hasi eta aste gutxira, osasun arazoak izan nituen, eta denbora asko galdu genuen. AAren gaiari dagokionez, lehen ere aipatu dut zeinen zaila den iturri fidagarriak aurkitzea. Idazleontzat, funtsezkoa da informazioa biltzea, eta AA konfiantzazko aholkularia izatetik urrun dago oraindik.   <\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<div style=\"height:26px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Pentsatu al duzue datorren urtean bigarren liburukia sortzean? Zer izan daiteke? Sorginak? Akerbeltz, agian? Edo, mundu berri honen jatorria azal dezakeen iraganeko flashbacka?\u2026 Zer egin nahiko zenukete manga honekin epe ertainean?     <\/strong><\/p>\n\n\n\n<div style=\"height:36px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em><strong>Gabriela:<\/strong><\/em><\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Niri dagokidanez, Atarrabi eta Mikelatsen istorioa arakatzea gustatuko litzaidake: nola iritsi ziren bake aro horretara, eta zergatik duten halako lehia misteriotsua, baina hori Daviden kontua da. Nik gidoia egin beharko banu, seguruenik desastre bat aterako litzateke.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em><strong>David:<\/strong><\/em><\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Ea Suaren istorioarekin jarraitu ahal dudan. Sentitzen dut ez dugula mundu honen potentziala eta pertsonaiak ahalik eta gehien aprobetxatu. Atarrabi eta Mikelatsen jatorria kontatu nahi nuke, baita Mariren garrantzia azpimarratu ere.  <\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<div style=\"height:26px\" aria-hidden=\"true\" class=\"wp-block-spacer\"><\/div>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>GABRIELA RODRIGUEZ ETA DAVID CASTELO, SUA. GAUEKOREN AROA LIBURUAREN ILUSTRATZAILEA ETA IDAZLEA. 2025 urtearen hasieran, Draco Somnium argitaletxekook gazteentzako argitalpen interesgarria sortzeari ekin genion. Merkaturatutako gainerako lanetatik bereiztea genuen helburu: nobedade salgarria izan, estetika berriekin bat egin, eta kalitatezko edukia eskaini behar zuen; betiere, gure euskal nortasuna eta kultura alde batera utzi gabe\u2026 Ideia paregabea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":2917,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[24],"tags":[],"class_list":["post-2016","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-elkarrizketak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2016","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2016"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2016\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2924,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2016\/revisions\/2924"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2917"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2016"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2016"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/dracosomnium.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2016"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}